XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badira zortzi egun, esku ezkutuko batek jartzen dizkidala aurrean ogi bat eta neurri bat ardo.

¿Nork ekartzen dizkit gauz oiek? ¿Nundik datoz?.

Eziñ bururatu zait, eziñ eldu naiz jakitera.

Zaitzalleak esan zion Erregeri gertatu zana, ta onek, deiturik bere aurrera itxas-gizonari, esan zion; Juramentu egiten badidazu Jaungoikoaren izenian, biurtuko zerala onera, utziko dizut zure etxera juaten jakin dezazun zer obra on egin diran zure onerako.

Gizon onek itz eman zion, ala egingo zuala, etorri zan Españiara ta eldu zan Sebilla'ra.

Bere emaztea zegoan ordu artantxe ogeita bat garren Meza entzuten.

Etxeratu zanean, arkitu zuan senarra osasun onean.

Esan zioten elkarri, ala batak nola besteak, zer egin zuten; biak ezagutu zuten, San Fernando'k egin zien milagro andia, ta bereala juan ziran bere kapillara, beren bitarteko altsuari eskerrak ematera.

Itxaz-gizonak atseden zuan egun batzuetan, eta Portugal'era biurturik, esan zion Erregeri zer gertatu zan.

Illtzeko epaia emanik zegokion, baña ala ere Erregek agindu zuan, bizirik utzi ta prisiondegitik ateratzeko.